Abian da euskal ingurune digitaleko emakume gazteei zuzendutako III. Gladys Saria
Gizartea
2023, Maiatza 04 - 13:05
Bueltan da Gipuzkoako euskal ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen eginkizuna aitortzen duen Gladys Saria. 3. edizioa da dagoeneko, eta teknologia arloan aritzen diren emakumeen ibilbidea eta proiekzioa saritu nahi da beste urte batez. Izena emateko epea ekainaren 20a arte egongo da zabalik www.gladyssaria.eus webgunean, eta aurtengo irabazleak 4.000 euro jasoko ditu.