Abisu horia hotzagatik Hego Euskal Herriko barnealdean eta Pirinioetan
Gizartea
2024, urt. 08 - 11:01
Euskalmetek abisu horia aktibatu du astearterako EAEko barnealdean, muturreko tenperatura baxuak eta izotzagatik. AEMEtek abisu horia aktibatu du Nafarroako erdialde eta Pirinioetan, astearterako, muturreko tenperatura baxuengatik. Pirinioetan -7ºko tenperaturak aurreikusten dira. Asteazkenarekin elurra ailegatu daiteke ere. Euskalmetek abisu horia iragarri du EAEko barnealdean, non elur-kota 400-700 metro inguruan egon daiteke. Nafarroan, asteazkenean, elur-kota 300 metrotara arte jaitsi daiteke ekialdean eta 500 eta 700 metro bitartean gainerako eremuetan.