Skip to main content

Abortu eskubidea arriskuan AEBn

Gizartea

2022, Maiatza 05 - 08:05

Auzitegi Gorenaren zirriborroa filtratu eta gero, hainbat dira Washington hiriburuan eta herrialdeko beste zenbait hiritan egiten ari diren protestak.1973tik dago indarrean abortu eskubidea AEBn; baina Politico atariak argitaratutakoaren arabera, Gorenak instantzia judizialaren zirriborroa du hau indargabetzeko.

Samuel Alito epaile kontserbadoreak idatzi zuen aurreproiektua, eta duela ia 50 urte hartutako erabakia “hasieratik erabat funtsik gabe” geratu daiteke.

Egunak aurrera egin ahala, gero eta gehiago dira egoera salatzeko kalera atera direnak.

Hamaika Telebista