Euskal Herriko kazetari ugarik bat egin dute azaroaren 30eko grebarekin
Gizartea
2023, aza. 22 - 17:11
Euskal Herriko kazetari ugarik adierazpen bat abiatu dute azaroaren 30eko greba feministarekin bat eginez. Zaintza lanen inguruko eztabaidari heltzen diote bertan, “emakumeon kontutzat” hartzen dela salatuz, eta honen kazetaritzan sortzen duen desorekan sakontzen dute.