Skip to main content

Administrazioa eta zerbitzu publikoak, hizkuntza eskubideen urraketei dagokienez kexa gehienen iturri

Gizartea

2022, mar. 25 - 13:03

'Hizkuntza Eskubideen egoera 2021' urteko txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Gasteizen. Garbiñe Petriati Behatokiko teknikariak azaldu duenez,urte honetan 1.320 intzidentzia jaso ditu Behatokiak, 2020ko pandemia urtean baino % 15 gehiago. 2021ean Behatokian jaso diren intzidentzien 1.320 kasuetatik 1.199 kexak izan dira, 73 zoriontzeak, eta gainerakoak kontsulta edo iradokizun ezberdinak. Kexei dagokienez, 861, administrazioan izandako hizkuntza eskubideen urraketei dagozkie; eta gainerako 338ak sektore sozioekonomikoari. Eusko Jaurlaritza da kexa gehien bildu duen administrazioa, 282; horren ostean Nafarroako Gobernua dator, 149 kexa bilduta. Sektore pribatuan, berriz, merkataritza gune handiek eta saltoki kateek bildu dituzte kexa gehien, 89.

Hamaika Telebista