Skip to main content

Adunan ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien Festa, ekainaren 16an

Gizartea

2024, eka. 12 - 08:06
Gipuzkoako Eskola Txikien festa eguna aurkeztu dute, ospakizuna izango den toki berean, Adunan. Ekainaren 16an egun guztian zehar izango den festarako gonbidapena luzatu diete eskola txikien aldarrikapenarekin bat egin nahi duten guztiei. Batetik, herri eta auzo txikien testuinguruan eskola txikiek duten garrantzia nabarmendu dute bertan bildutako guztiek, eta bakoitzak bere ikuspegitik arrazoitu du. Bestetik, ekainaren 16ko festa egunera begira xehetasunak eman dituzte: egitarauari dagozkionak, trafiko oharrak, laguntzaileei eskerrak... Adunako eskolako haurrek ere hartu dute hitza, eta festa eguna prestatzeko egiten ari diren lanak aipatzeaz gain (koreografiak, apaintzeko materialak...) beste herrietako haurrak eta gaztetxoak gonbidatu dituzte Adunara gozatzera joan daitezen.
Hamaika Telebista