AEBetako euskal komunitateko gazteak Euskal Herria ezagutzen hasi dira
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, eka. 30 - 12:06
Euskal Herriko leku esanguratsuenak ezagutzen hasiak dira AEBtik etorritako gazteak. Euskal ohiturak gertutik ezagutzeko Itsasoko Hariztizabal baserrian izan dira. Bertan ikusi dute nola lantzen dituzten fruta arbolak eta nola egiten den ogi ekologikoa.