Skip to main content

AEK-k datorren kurtso akademikorako matrikulazioa zabaldu du

Gizartea

2022, ira. 01 - 12:09

Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan AEK-k datorren kurtso akademikorako matrikulazio kanpainaren aurkezpena egin du. Pandemia baino aurretiko matrikulazio zenbakietara heltzea aurreikusten dute aurten. Pasa den ikasturteko igoera %5ekoa izan zen. Urrian hasiko den kurtso berriaren matrikulazio kanpainan EUSKARA hitza nabarmendu nahi izan dute AEK-tik euskarri grafikoetan euskara erdigunean jartzeko eta herritarrak euskaltegietara erakartzeko.

Hamaika Telebista