Skip to main content

Agitiko arrain-haztegi zaharra desmuntatzeko eta kala lehengoratzeko eskatu du Eguzkik

Gizartea

Udane Arbeo

2024, ots. 27 - 12:02
Donostiako Agitiko arrain-haztegia desmuntatzeko eta parajea lehengoratzeko bidea has dezala eskatu dio Eguzki talde ekologistak Kosta Zerbitzuari. Horretarako, batetik, bertan behera utzi behar du arrain-haztegia itsas-lehorreko jabari publikoan eraikitzea ahalbidetu zuen emakida, eta, bestetik, enpresari, Culmanor SAri, instalazioak desmuntatzeko eta parajea lehengoratzeko proiektu bat aurkez dezala eskatu behar dio, Kosta Legeak aurreikusi bezala.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista