AHTra bideratutako dirua zaintza sistema indartzeko erabil dadila eskatu dute Iruñean
Gizartea
2024, urt. 22 - 10:01
Asteburuan AHTren aurkako hainbat mobilizazio egin da Euskal Herriko zenbait herritan. Iruñean Abiadura Handiko Trenera bideratzen den dirua zaintza sistema indartzeko erabil dadila eskatu dute.
Proiektuaren kontrako alegazioak egin ostean, Agurainen eta Altsasun eginen dituzten jardunaldietara parte hartzeko deia egin diete herritarrei, baita apirilaren 20an Altsasun eginen den manifestaziora ere.