Skip to main content

AHT Nerbioitik igaroko den tunel batetik sartuko da Bilbora, 766,58 milioi euroko kostuarekin

Gizartea

Udane Arbeo

2023, ots. 10 - 09:02
Abiadura handiko trena tunel baten bidez iritsiko da Bilbora, Nerbioi ibaitik, Abandoko lurpeko geltokiraino. Alegia, Basauriko Lapatza behin behineko geltokitik Abandorako 6 kilometroko ibilbidea tunel baten bidez egingo da. Onartutako informazio-azterlanean ez da zehazten obrak noiz egingo diren, baina 766 milioi euroko aurrekontua ezarri da. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du proiektuaren obra zibila. Ondoren, Kupoaren bidez itzuliko dio Espainiako Gobernuak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista