AHTaren aurkako elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Lakuntzan
Gizartea
2023, eka. 27 - 11:06
Lakuntzatik Ezkiora joan daitekeen korridorea egiteko zundaketa lanekin hasi ziren Nafarroa aldetik maiatzean. Hil hasieran Goierriko Ataun herrian hasi zituzten. Proiektuaren aurka, ‘STOP AHT ZUNDAKETAK. Sakana bizirik!’ lelopean elkarretaratzea egingo dute arratsaldean, Sakana Trenaren Aldek, AHT Geldituk eta Landarlanek deituta.