Skip to main content

AHTaren loturaren azken erabakia Espainiako Gobernuak hartuko du

Gizartea

2024, uzt. 04 - 12:07
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura non egin propaganda-lehia ireki du. Pradalesek adierazi zuen aldundiei helarazi ziela erronkak “herrialdekoak” direla eta Garraio Ministerioaren txosten teknikoa ezagutzeko zain daudela, horrela erabakiko dutela "konexio-punturik onena". Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea ziur agertu da “akordio bat” egongo dela aukera onenaren inguruan.

Azken erabakia Espainiako Gobernuak hartuko du, hark ordainduko baitu azpiegitura. Ondoren erantzun ahal izango dute erkidegoek.
Hamaika Telebista