Skip to main content

AHTaren obrak gelditzeko eskatu du Araba Bizirik plataformak, "ondare historikoa babesteko"

Gizartea

2023, api. 04 - 05:04
Joan den astean aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu bat atera zen argitara AHTaren obretan. Zehazki, Astorga eta Bordele lotzen zituen Iter XXXIV erromatar galtzadaren zati bat eta K. a. 3000. urteko herrixka neolitiko bat.

Horren aurrean, obrak "berehala" gelditzea eta "tarte berririk ez lizitatzea" exijitu du Araba Bizirik plataformak. Espainiako Gobernuari eskatu diote egungo bideak hobetzeko azterketa egin dezala. Plataformek aurkeztu duten planaren arabera, Burgos-Gasteiz tarteko bidaia 10 minutu luzatuko litzateke, eta Gasteiz-Iruñea, berriz, 8 minutu.
Hamaika Telebista