AHTren Gasteizko alternatiba indarra hartzen ari da, Ezkio-Itsasoko konexioa alboratuz
Gizartea
2024, eka. 24 - 14:06
Azken zantzuen arabera, badirudi trena Gasteiztik joatea lehenesten ari direla. Beraz, Aralar mendilerroaren azpitik 22 kilometroko tunel batetik igaroko litzatekeen Ezkio-Itsaso eta Irurtzun arteko linea albo batera gelditu daiteke. Hori hala, Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak bere kezka adierazi du Ezkio-Itsasoko konexioa defendatuz.