Skip to main content

AHTren Gipuzkoako korridorea amaitutzat du Jaurlaritzak, 1.948 milioi euro horretara bideratuta

Gizartea

2024, ots. 13 - 10:02
Garraio Sailak ohartarazi du amaitu dituela abiadura handiko Donostiarako sarbideak eta bukaera eman diola Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko plataformari. 16 urte behar izan dituzte obrak amaitzeko, Astigarraga eta Bergara lotzen dituen korridorea gauzatzeko. 60, 7kmko luzera du zati horrek. Donostiako Atotxako geltokia 2025. urtearen amaieran martxan jartzea eta Bilbora eta Gasteizera sartzeko lanak hasteko izapideak zehaztea jo dituzte hurrengo erronkatzat.
Hamaika Telebista