AHTren Hernani-Astigarraga zatia 2024aren lehen seihilekoan amaitzea espero du Arriolak
Gizartea
Iragan astean iragarri zen Eusko Jaurlaritza arduratuko dela abiadura handiko trenaren Bilboko sarreraren lanak egiteaz. Dagoeneko Adifek eta Gobernu Kontseiluak onartu dute AHTren hitzarmen berria. Horrela, bi puntu lotuko dituzte Galdakao-Basauri tartea eta Abandoko geltokia. Gipuzkoari dagokionez, 2024ko lehenengo seihilekoan aurreikusten da Hernani-Astigarraga zatia amaitzea eta Donostiako Atotxaren obra 2025 amaierarako bukatuta izatea espero du Arriola sailburuak.