Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Aiara Fest jaialditik baztertu dute eraso matxistagatik salatutako gizona

Gizartea

2025, urt. 10 - 12:01

Eraso matxistagatik salatutako gizona Aiara Fest jaialditik baztertu egin dutela jakinarazi dute sustatzaileek. Maiatzaren 30ean eta 31an Amurrion izango den Aiara Fest musika jaialdia antolatze lanetan zebilen gizon bat indarkeria matxistagatik salatu dute azken asteetan. Gertaera @denuncias_euskal herria instagrameko kontuak ezagutzera eman zuen halaber, Amurrioko kaleetan agertutako pintadek. Jaialdiaren sustatzaileek publikoki adierazi dute erakundetik eta jaialditik baztertu dutela, Amurrioko Udalarekin eta herriko mugimendu feministarekin bildu ostean. Izan ere, pertsona hori sozietatetako akziodunen taldetik atera eta jaialdiak sor dezakeen edozein onura edo etekin ekonomiko lortzeko aukera blokeatu dutela jakinarazi dute.

Era berean, Aiara Zuzenean taldeak iragarri du, adierazpenaren aurretik sarrerak erosi zituztenek aukera izango dutela hauen itzulketa eskatzeko. Amurrioko Udalak prentsa ohar batez aditzera eman du legez jasota dagoela salatutako gizona jada ez dela talde antolatzaileko kidea eta ez duela inolako harremanik jaialdiarekin. Halaber, EAJ, PSE eta EH Bilduko ordezkariek osatutako Berdintasun Batzordeak jaialdira egokitutako protokolo espezifiko bat ezartzen lagunduko dutela. Salaketak eta jaialdiak berak ateratako komunikatuak zer esana eragin dute sare sozialetan. Erabiltzaileek komunikatua zalantzazkoa eta bertan mehatxuak agertzen direla adierazi dute.

Hamaika Telebista