Skip to main content

Aiaraldeko Mendiak Bizirik elkarteak Larragorri parke eolikoaren kontrako helegiteak prestatu ditu

Gizartea

2024, urt. 19 - 12:01

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformako kideek Orozko eta Laudioko udalerrietan planteatutako Larragorri parke eolikoaren kontrako helegiteak prestatu dituzte, herritarren artean zabaltzeko asmoarekin. Aiaraldea.eus komunikabideak jasotzen duenez, plataformak hiru ardatz nagusietan oinarritutako alegazioak bildu ditu, eta herritarrei helegite horiek bereak egin eta aurkezteko deia zabaldu du.

Hiru punturen inguruko alegazioak prestatu dituzte eta herritarrei helegiteak urtarrilaren 30a baino lehen aurkezteko gonbita luzatu diete. Alegazioak aurkezteko dokumentazioa aiaraldekomendiakbizirik@gmail.com helbidera idatzita eska daiteke, baita formatu fisikoan ere, Laudioko Zuhaitza liburu dendan eta MasterCopyn ere.

Hamaika Telebista