Skip to main content

Aiaraldeko osasun zerbitzua hobetu dezaten sinadurak biltzen hasi dira

Gizartea

2024, urr. 07 - 18:10

Aiaraldeko dozenaka pertsonek Urduñako osasun zentroaren atarian protesta egin dute astelehen honetan. Azken bi urtetan Aiaraldeko osasun zerbitzu publikoak "murriztuz" eta "ahulduz" joan direla salatu dute. Laudioko eta Amurrioko etengabeko arretako guneetan sarri medikurik gabe aritzen direla azaldu dute. Baita noizbehinka eskualdeko anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egoten dela ere.

Bestetik, psikiatra eta psikologoen arreta eskuragarri egoteko prozesua arintzea eskatu dute. Hori dela eta, sinadurak biltzen hasi dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari kexak luzatzeko.

Hamaika Telebista