Skip to main content

Aiegin elkartu dira 200 bat lagun azken sexu erasoa salatzeko

Gizartea

Irune Rejano Oyarzun

2025, urr. 06 - 15:10

200 pertsona inguruk elkarretaratzea egin zuten Aiegiko udaletxearen aurrean joan den ostiralean, Aiegiko herriko jaiak baino egun batzuk lehenago sexu eraso baten biktima izan zela salatu zuen emakume bati babesa adierazteko.

Itaiak irakurri duen oharrean azaldu duenez, kasu hau ez da isolatua, emakumeek eguneroko bizitzan duten indarkeria matxistaren beste adibide bat baizik.

Hamaika Telebista