Aita Mari erreskate ontziak bere hamaikagarren misio humanitarioa abiatu du
Gizartea
2023, urr. 10 - 08:10
2023an egin dituen bi misioetan ia 300 pertsona erreskatatu dituzte aurten Mediterraneoan. Itsas Salbamendu Humanitarioak salatu du misioa “aurrekaririk gabeko abagune diplomatiko batean” hasi dela. Ziurtatu dute Europako Migrazio Itunak erabateko kezka sakona sortzen duela. Hala, salatu dute Europa ateak ixten ari dela, eta segurtasuna eta babes fisikoa bilatzen dutenen bizitza arriskuan jartzen ari dela.