Skip to main content

Aita Mari ontzia gaur itsasoratuko da bere bederatzigarren erreskate misioa aurrera eramateko

Gizartea

2023, ots. 10 - 04:02
Euskal erreskate ontzia Vinaroseko portutik Mediterraneo Erdialderuntz abiatuko da hilabete batzuk portuan egon ostean. Banderaren ikuskapena gainditu eta Espainiako Gobernuaren azken jakinarazpena jaso ditu dagoeneko, eta baldintza metereologikoak onak direla ikusita, bizitzak babesten jarraitzeko prest dago.

Aurten, gutxienez 104 pertsona hil dira Mediterraneo erdialdean. Aita Mari 2019tik dabil Mediterraneoan lanean, eta, ordutik, zortzi misio egin ditu, 1.000 bizitza baino gehiago salbatuta.
Hamaika Telebista