Skip to main content

Aita Mari ontziari espediente bat ireki diote hainbat arau hausteagatik

Gizartea

2023, urt. 27 - 08:01
Milioi bat eurotik gorako isuna jaso dezake 2020an ontziari egindako ikuskapen batean atzemandako hainbat "irregulartasun" tarteko. Auzia 2020ko maiatzean abiatu zen, Aita Mari Italiako uretan erreskate misio bat egiten ari zenean. Palermoko portuko autoritateek ontzia ikuskatu zuten, eta, espedientearen arabera, “26 hutsune” topatu zituzten.

Bi hilabete beranduago Espainiako agintariek prozedura administratiboa abiatu zuten, eta urriaren 26an zigor espedientea zabaldu zuten. Orain, hamabost egun dituzte alegazioak aurkezteko. EAJk jada galdegin dio Espainiako Gobernuari zergatik erabaki duten espedientea orain irekitzea.
Hamaika Telebista