Aita Marik 112 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo erdialdean, bi erreskate-operaziotan
Gizartea
2023, urr. 30 - 08:10
Orokorrean “onik” aurkitu dituztela azpimarratu dute; hala ere, batzuk ahul, zorabio eta hipotermia-sintomekin. Reggio di Calabriara bidean da ontzia. Migrazio segurua ahalbidetuko duten korridore humanitarioak sortzeko beharra berretsi dute. Iturri ofizialen arabera, aurten 2447 pertsona hil dira Mediterraneo erdialdean.