Aita Marik 31 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Gizartea
2023, ots. 16 - 16:02
Aita Mari ontziak bederatzigarren misioko lehen erreskatea egin du. Erreskatatutako pertsonen artean, hamar ume zeuden eta haurdun zeuden hiru emakume. Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak azaldu duenez, egurrezko txalupa txiki batean zeuden guztiak.
Gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, Italiako Gobernuak Erromatik gertu dagoen portuan lehorreratzeko baimena eman die, eta hara heltzeko bi egun beharko dituzte. Elkartearen arabera Italiako Gobernuak nahita esleitzen ditu urrun dauden portuak, horrela ontziek denbora anitzez utzi behar dutelako salbamendu eremua.