Skip to main content

Akordioa lortuta espetxea saihestuko du indarkeriagatik zigortutako Gasteizko gizon batek

Gizartea

2024, ira. 05 - 09:09

Epaileak ezarritako 6 urteko espetxe zigorra saihestuko du indarkeria matxista eta sexu erasoa egiteagatik epaitutako Gasteizko gizon batek, aldeen arteko akordioa adostu eta gero. Asteazkenean epaitu ziren 2022an emandako gertaerak. Biktimak bere bikotearekin erlazioak izateari uko egin zion. Gizonezkoak, orduan, emakumea immobilizatu eta eraso egin zion. Gauzak horrela, 4 urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezkoari sexu erasoa egiteagatik eta beste 21 hilabetetako zigorra indarkeria matxistagatik. Hala ere, aldeen arteko akordioa kontuan hartuta, epaileak bertan behera utzi du kartzelatzea, hainbat baldintza ezarriz, hala nola biktimarekiko urruntzea.