Skip to main content

Loiun dagoen aktibista sahararra ospitalean izan da

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2024, uzt. 04 - 08:07

Ekainaren 23tik Loiuko Aireportuan dagoen 20 urteko gaztea.

Marokora deportatuko dute ostiral arratsaldean. Asiloa ukatzearen aurka jarri zuen errekurtsoaren ondoren, Auzitegi Nazionalak ez du kautelazko neurria hartu arrisku larrian ez dagoela ondorioztatu eta gero. 

07:00etako Marrakexerako hegaldian deportatzea aurreikusita zegoen, baina ez da bertara igo. Polizia Nazionalak dioenez, Tangerrerako hurrengo hegaldian deportatuko dute. Marokora iritsi orduko espetxeratua izateko beldur da gaztea, jazarritako ekintzaile politikoa dela ziurtatu baitu.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista