Alaitz ikastetxeko familiek batxilergoko bi lerroak mantentzea eskatu dute
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
2024, eka. 21 - 12:06
Nafarroako Parlamentuaren aurrean bildu dira ikasleak eta gurasoak, Hezkuntza Departamentuak izan duen jarrera salatzeko. Hezkuntzako zuzendaritzak Alaitzek dituen lau lerroetatik bat kendu nahi du, ustezko aurrematrikulazio ikasle faltagatik. Gurasoek salatu dutenez, lerro bat kentzekotan, 20 bat lagun kanpo geldituko lirateke haien etorkizun profesionala urratuz.

















