Skip to main content

Alardearen aferari konponbide bat emateko prest azaldu da Eider Mendoza

Gizartea

2023, ira. 21 - 11:09
Hondarribiko alarde egunetik bi aste igaro dira, baina zeresana izaten jarraitzen du. EH Bilduko batzarkide den Garoa Lekuonak galdetu dio ahaldun nagusi Eider Mendozari Hondarribian alarde publiko eta parekide bakarra sustatzeko Gipuzkoako Diputazioak legegintzaldi honetan zer egin asmo dituen. Mendozak erantzun dio Aldundiak gai honi irtenbide bat emateko konpromisoa duela.
Hamaika Telebista