Aldaketak egingo ditu Jaurlaritzak zahar egoitzetan: arreta hobetu eta ratioak %15 handitu
Gizartea
Aiara de Urreta
2023, eka. 13 - 09:06
Pandemiak agerian utzitako egoera kritikoaren ondorioz, senideek eta langileek behin eta berriz egindako aldarrikapenen ondoren, Lakuak egoitzei buruzko beste dekretu bat iragarri du. Dekretuaren arabera, 150 egoiliar egon dira gehienez egoitza bakoitzean eta zuzeneko arretako langileen ratioak %15 handituko dira, besteak beste.

















