Skip to main content

Ixiar Gonzalez, KASeko Egiako Kidea: “Alde batera uzten ditugu gure desberdintasunak eta ekinbide horri bideratzen ditugu gure ahaleginak”

Gizartea

2024, urr. 29 - 18:10

“Elkartasunari debekurik ez” lelopean, manifestazioa egin zuten Donostian urriaren 27an, Kaleko Afari Solidarioak taldeak antolatuta. Hiriko Udalaren erabakia arbuilatu nahi izan zuen horrela, KAS taldeak. Gertatutakoaren nondik norakoez hitz egin digu Ixiar Gonzalez, KASeko Egiako partaideak.

Astea oso intentsua izan da azaldu du Gonzalezek, baina aldi berean “sendotuta” sentitzen direla elkartasun handia jasotzen ari direlako.

Erantzuna kalean ikusi dela nabarmendu du. KAS ekimen hiritarra da, boluntarioa, afari bero bat eskaintzen duena kalean dagoen pertsona orori. 2020ko azaroan jaio zen KAS. Egun, 250 pertsonatik gora daude Donostiako kaleetan etxerik gabe, migrazio fenomenoak dira markoa eta horren baitan handitu egin da Donostiako kaleetan bizirauten duen pertsona kopurua.

Bestalde, Gonzalezek azaldu du lauzpabost alditan bildu direla udalarekin eta bildu diren aldi guztietan KASek problematika kontzeptualizatu du migrazioaren baitan; beraien ekinbidea gosea eta elikaduraren eskubidea delako. Ekinbide horretarako gutxienez jantoki sozial bat irekitzea ere eskatu dutela esan du Gonzalezek. “Aldi guztietan gure ikuspuntua zabaldu dugu eta adierazi dugu pertsona horiei laguntzeko esku hartzea integrala izan behar dela” adierazi du. Horrez gain salatu du

Donostiako udalak baduela bere estrategia eta estrategia horren baitan jarraitzen dutela, “ez dituzte hedatu egoerak eskatzen duen adina zerbitzu”. Soluzioa integrala izan beharko litzatekeela gaineratu du, “dimentsioa bestelakoa delako”.

Orain, beste gune batera joatea erabaki dute, une honetan Gipuzkoa Plazan daude baina datorren astetik aurrera nora joan ikusi beharko dutela azaldu du Gonzalezek. “Ez da erraza, lekua estalia izan behar du. Pertsona horiek kale egoeran daude 24 orduz eta arazo egoerak okerrera egin dezake” adierazi du.

Bukatzeko, nabarmendu du KAS ekimenena biltzen direnak badirela nor, kolore anitzekoak direla. “KAS irekia da, komunitarioa, kolektiboa eta inklusiboa” azaldu du, “balioan jartzeko ekimena, ez itotzeko eta ez hiltzeko”. Gero eta gehiago direla azaldu du Gonzalezek, “albo batera uzten ditugu gure diferentziak eta espazio komun horretan daude ekinbide horretara bideratzen ditugu ahaleginak “, gaineratu du.

Hamaika Telebista