Aldi baterako irakasle-ikartzaileek seiurtekoak jaso ahal izateko eskubidea aldarrikatu du LABek EHUn
Gizartea
2023, urt. 12 - 04:01
Irakasle-ikertzaileen arteko diskriminazioa salatu du sindikatuak. Iraunkorrak diren irakasle-ikertzaileek sei urtetan zehar garatutako ikerketa-merituak ebaluatzeko aukera daukate. Meritu horien garrantzia nahikoa bada, ikerketa seiurteko bat aitortzen zaie, baina aldi baterako irakasle-ikertzaileei eskubide hau “ukatzen” zaie.
Araudiak ahalbidetzen du aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzea, unibertsitateak hórrela onartzen badu, baina sindikatuaren arabera EHUk ez du araudia betetzen.