Skip to main content

Aldundiak BAT txartela pertsonalizatzeko puntuak jarriko ditu Arabako 12 herritan

Gizartea

2024, ots. 23 - 13:02

Arabako Foru Aldundiak BAT txartelaren pertsonalizazioa sustatuko duen kanpaina ibiltaria aurkeztu du. Martxoan, apirilean eta maiatzean, Aldundiak BAT txartelaren 12 pertsonalizazio puntu irekiko ditu. Lehendabizikoa, Laudion jarriko da martxan maiatzaren 1etik aurrera, eta hurrengo asteetan Amurrion, Oionen, Guardian, Bastidan, Agurainen, Dulantzin, Langraiz Okan, Ribabellosan, Legution, Murgian eta Santikurutze Kanpezun irekiko dituzte. Mugikortasun Jasangarriaren alde egiteaz gain, kanpainaren helburuetako bat txartela pertsonalizatua erabiltzeak dakarren %72 arteko deskontua sustatzea da. Irekiko diren 12 postu hauen ordutegia, goizeko 12:30etatik arratsaldeko 17:30ak arte izango da. BAT txartela pertsonalizatua eskuratzeko, BAT txartel anonimoa zein NANa eraman beharko da. Txartel anonimoa ez izanez gero, bertan eskuratu izango dira. Baldintza bereziak betetzea eskatzen duten txartelak ezin izango dira postu hauetan egin, hala nola, 65 urtetik gorako pertsonen txartelak edo familia ugariko txartelak. Hauek eskuratzeko Gasteizko Antso Jakitunaren kaleko Euskotrenen bulegoan egin behar izango dira.

Hamaika Telebista