Aldundiak Gipuzkoako bederatzi ikastetxe saritu ditu ekonomia zirkularra bultzatzearren
Gizartea
2024, aza. 27 - 10:11
Material birziklatuak dituzten eskultura berritzaileak sortu dituzte gazteek eta ikusgai egon dira Donostian, Okendo Plazan, ezarri duten 'GK Recycling' karpan. 'Ekonomia zirkularra modelatuz' erakusketa artistikoak Gipuzkoako lanbide-heziketako ikastetxeen lagin bat jasotzen du. Hondakinak arte bilakatu dituzte, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen baitan.