Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

Aldundiak Irun eta Hondarribiri ere berdintasunezko jaiak egiteko eskatu die, “inplizituki”

Gizartea

Udane Arbeo

2024, eka. 25 - 12:06
Gipuzkoako Aldundiak Berdintasunezko jaien aldeko kanpaina aurkeztu zuen iragan astean. Bost gomendio jasotzen dira datozen festetarako garatu duten eskuorrian, jai berdinzaleagoak izatea helburu. Horiek aintzat hartzeko gomendioa luzatu diete Udalei. Testuinguru horretan, Irun eta Hondarribiko alardeek berdintasuna urratzen dutela iritzita, Aldundiari Elkarrekin Gipuzkoak galdetu dio ea bi herri horietako udalekin alarde publiko eta parekideak sustatzen zer egin asmo duen, bi alardeak berdintasunezko jaiak izan daitezen. Horri Nerea Isasi Gipuzkoako Berdintasun zuzendariak erantzun dio konpromiso hori Udalek hartu behar dituztela, Aldundia bidelagun baino ez dela.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista