Skip to main content

Hondarribiko alkateak "mingarritzat" jo du Hiriko Bandera beste batekin parez-pare ikustea alardean

Gizartea

2023, ira. 15 - 12:09

Iragan ostiralean, alarde egunean, Hondarribiko udalarekiko tentsioa sustatu zelakoan dago alkatea. Nabarmendu du "mingarria" izan zela Hiriko Bandera beste bandera batekin parez-pare ikustea. Testuinguruan jartzeko, alarde baztertzaileko konpainia batek herriko banderaren erreplikarekin desfilatu zuen eta Guadalupeko ermitan egindako mezan herriko banderaren ondoan kokatu zuen. Horren aurrean, alkateak iritzi dio oinarrizko bizikidetzaren printzipioak onartu behar direla eta ardura eta errespetuz jardun behar dutela guztiek.

Hamaika Telebista