Amaia Arrazolaren ‘Zeledonen jaitsiera’ ilustrazioak iragarriko ditu 2024ko Gasteizko jaiak
Gizartea
Mikel Lopez de Ciordia
2024, eka. 18 - 14:06
Lehiaketara aurkeztu diren 37 lanen artean hautatua izan da gasteiztar ilustratzailearena, jaietako elementu guztiak biltzen dituena. Haurrek zein helduek kartelarekin bat egitea izan da egilearen asmoa. Edonork bere burua ordezkatuta ikusi ahal izatea nahi zuen eta irudi transbertsala sortu du. Abuztuaren 4a eta 9a bitartean izango dira Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak. Ekimenak, hori bai, bi egun lehenago abiatuko dira, abuztuaren 2an, Elisa Rueda ‘Poetak Maiatzean’ zikloaren sortzaileak emango duen pregoiarekin.