Skip to main content

Amaia Fontang, Etorkinen Diakite: “Beldur gira Gobernuak ez ote duen dekretuz pasako Immigrazioaren Legea”

Gizartea

2023, mar. 30 - 13:03

Frantziako Gobernuaren Immigrazio Lege Berriaz hitz egin dugu Amaia Fontang Etorkinekin Diakiten elkarteko kidearekin. Fontangek nabarmendu du lege honen onarpena atzeratu egin dutela erretreten erreformaren aurkako protestek eragindako “tentsioaren” ondorioz, baina “beldur” dira ez ote duten pasako dekretuz edo beste lege batzuen barnean sartuz testu batzuk: “Amore ez du emanen Gobernuak”.
Fontangek salatu du lege horren bidez migratzaileak gehiago “kontrolatu eta kanporatu” nahi dituela Frantziako Gobernuak eta “beldurra” eragin: “Erakutsi nahi dute badirela migrante onak, anitz direla migrante txarrak, eta sartu nahi dute beldur hori jendearen buruetan”.
Hori horrela, Fontangek nabarmendu du lege horren bidez kanporatuak izateko agindua jasotzen duten migranteakk sartuko direla pertsona bilatuen fitxategian, eta murriztu egin nahi dutela helegite juridikoen sistema: “Migratzaileren batek kanporatzeko agindua jasotzen badu, ez du izango posibilitaterik errekurtsoa egiteko, askotan jatorrizko herrialdean izango baita iada errekurtsoa aztertu momentuan”. Horrez gain, nabarmendu du erretentzio zentro gehiago eraiki nahi dituztela, eta presondegian denbora igarotzen duten migratzaileen kanporaketa “sistematikoa” izango dela salatu du .

Hamaika Telebista