Skip to main content

Amaia Hennebutte, Doinuele: “Ekimenaren helburua da liburu eta diskoekin plazer hartzea euskaraz”

Gizartea

2023, mar. 15 - 12:03

Doinuele euskara hutsezko plazen eta azoken sarea aurkeztu dute gaur, eta Amaia Hennebutte Ikusi Makusi Sarako azokako kideak eman digu egitasmoaren berri. Hennebutteren esanetan, “oztopo anitz” ditu euskarazko literaturak, eta beren helburua da herritarrak ohartaraztea badirela azokak euskara hutsean, eta euskarari “egiazko” toki bat eskaintzea.
Momentuz zortzi ekimenek osatzen dute sarea, eta horien artean honakoak daude: Zarauzko Literaturia jaialdia, Ziburuko, Hernaniko eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azokak, Sarako Ikusi Makusi haur eta gazte literatur azoka, Azkoitiko ‘Geure gelatik’ azoka, H)ilbeltza Euskal nobela beltzaren astea eta Galdakaoko Sormenetik egitasmoa. Hala ere, zabalik da sarea.
Hennebuttek azpimarratu du elkar ezagutzeko parada izan dela sarea, eta bere xedea dela euskarazko literatura plazarat jalgitzea: “Egutegi aski ongi osatua da, eta kasik bi hilabetero bada ekitaldi bat. Gure helburua da liburu eta diskoekin plazer hartzea euskaraz”.

Hamaika Telebista