Anaitze Agirre, Irungo Harrera Sarea: “Bidasoako mugan gertatzen ari dena jazarpena eta
Gizartea
Oihane Alonso
2023, eka. 12 - 15:06
Irungo Harrera Sareak “politika arrazistak” salatu ditu Espainiako polizia etxearen aurrea, eta Anaitze Agirre sareko kidearekin hitz egin dugu. Agirrek salatu du “jazarpenaren eta deshumanizazioaren normalizazioa” transmititu dela: “Pertsona hauek behartuta daude horrela bidaiatzera, eta ilegalizatu egiten dituzte. Paperik ez izatea falta administratibo bat da, trafiko isun bat izatearen parekoa, eta begira nola tratatzen ditugun”. Egoera nau “naturalizatu” egiten dela dio Agirrek, eta nabarmendu du “indibidualki zein kolektiboki aurre” egin behar zaiola.
Gaur egun, Agirrek salatu du Lapurdi eta Gipuzkoa arteko errepide nagusian polizia desagertu dela, baina oinezkoen pasabideetan polizia dagoela nabarmendu du: “Frantzialdean muga militarizatua da, eta kanporaketa ilegalek jarraitzen dute. Bordelen migratzaile bat harrapatu eta Irunera ekartzen dute oraindik”. Gehitu du arrazializatuak ez diren pertsonentzat ere “normalizatzen” ari dela militarizazioa, eta nabarmendu du muga ez dela fisikoa bakarrik, eta migratzaileek “beren gorputzetan” daramatela: “Herritarren jarrerak, Bilboko San Frantziskon gertatzen ari diren atxiloketak..”