Skip to main content

Andre Maria Zuriaren jaiak hasi dira prestatzen Gasteizen

Gizartea

2022, ots. 16 - 13:02
Pandemiaren egoeraren hobekuntza eszenatoki itxaropentsuak aurkezten ari da herrietako jaiei dagokionean. Gasteizen, adibidez, Andre Maria Zuriaren jaien ospakizunak prestatzen hasi dira, eta horrela baieztatu du Estibaliz Canto Kultura zinegotziak. Urtarriletik ari dira, hain zuzen ere, aste horretarako beharrezkoak liratekeen ohiko kontratazioak abian jartzen. Hala ere, Udala egitarauak berrantolatu ahal izateko klausulak sartzen ari da kontratu horietan, osasun egoeraren bilakaeraren arabera.
Hamaika Telebista