Skip to main content

Andrea Egozkue, Kaldelaria Elkartea:“Herri memoriari ekarpena egin nahi izan diogu”

Gizartea

2023, abe. 06 - 16:12

Andrea Egozkue Kaldelaria Elkarteko kidearekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan. Plentzia, Gorliz, Lemoiz eta Barrika udalerrietan bizi izandako errepresio-kasuak batu dituzten Herri memoria gara liburua eta egutegia argitaratu du Kandelaria Kultur Elkarteak.

Egozkueren esanetan, “herri memoriari” ekarpena egin nahi izan diote, eta horretarako, hainbat testigantza eta 150 gertakari baino gehiago bildu dituzte liburuan: “Museoetan ikusten dena edo medioek komunikatzen dutena errelato bakar eta ofizial bakar gisa saldu nahi digute, eta oso modu herrikoian bada ere, ekarpena egin nahi izan dugu inoiz kontatu ez diren gauza horiek guztiak bilduz”.

Nabarmendu du liburuan bildutako testigantzen bidez ikus daitekela “estatuaren indarkeriak eta errepresioak askotariko aurpegiak” izan zituela.