Antondegin surf parke bat eraikitzea baztertu eta landa-eremua babestea erabaki du Donostiak
Gizartea
Udane Arbeo
2024, eka. 04 - 11:06
Duela aste batzuk jakitera eman zen Donostiako udal gobernuak Antondegiko muinoa landa-eremu gisa sailkatzearen aldeko apustu sendoa egingo duela. Erabaki horrek 2020ko amaieran iragarritako olatu artifizialen igerilekua eraikitzeko proiektua bertan behera uztea dakar.

















