Apirilaren 22an zabalduko da Gasteizko haur-eskola publikoetan izena emateko epea
Gizartea
2024, api. 11 - 09:04
Apirilaren 22an zabalduko da Gasteizko haur-eskola publikoetan izena emateko epea. 2024-2025 ikasturteak doakotasuna ekarriko du Gasteizko eskoletara, bai udaleko zen Partzuergoko haur-eskoletara. Jangela zerbitzua baino ez ordaindu beharko dute familiek. 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzendutako 379 plaza eskainiko ditu udalak. Partzuergoko eskoletan, bestetik, 0 eta 2 urte bitartekoentzako 1.401 plaza egongo dira erabilgarri.