Skip to main content

Apirilean hasiko dira Etxarri Aranatzeko ekobideko obrak

Gizartea

2023, mar. 21 - 12:03
Korridore ekologiko honek Sakana aldeko faunaren joan etorria erraztuko du, garrantzi handiko konektibitate ekologikoko arazoa konponduz. Apirilean hasiko dira obrak, A 10 autobideko 22. kilometroan kokatuko dira hain zuzen ere, eta Urbasa-Andia mendilerroa eta Aralar lotuko ditu, justuki Aritzalko hariztiaren baitan. Ekozubi honek 60 metroko luzera izanen du eta 6 milioi euroko gastua izango du. Gainera, ekozubia autobidea leku seguruagoa bilakatuko du, ibilgailuentzako basa-faunarekin talka egitea gutxituko duelako.
Hamaika Telebista