Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan grebarako deia egin dute urriaren 24rako
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, ira. 27 - 06:09
Sektore publikoan urriaren 25erako eta abenduaren 19rako iragarrita dauden beste bi lanuzteei batuko zaie hirugarren hau. Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute deialdia. Adierazi dutenez, grebak hezkuntza publikoko langileen baldintzak "hobetzea" du asmo. Aldarrietako batzuk dira lan-karga arintzea, egungo ikasleen errealitateari erantzuteko baliabide gehigarriak jartzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea. Halaber, hezkuntza-sistema eraldatzeko eta euskalduntze-plan bat egiteko eskatu dute. LAB sindikatuak, bere aldetik, jakinarazi du ez duela deialdiarekin bat egingo.