Skip to main content

Martxan da Arabako Pintxoaren 2023ko Aste Nagusia

Gizartea

2023, ira. 04 - 13:09

Gasteizko eta Arabako zenbait ostalaritza-establezimenduk euren pintxo hoberenak eskainiko dizkiete herritarrei irailaren 10era arte. Aurten, aplikazio berezi bat prestatu dute, honen bidez herritarrek bozka dezaten gehien gustatu zaien pintxoa. Horrela erabakiko da Herritarren Saria. Irailaren 12an, berriz, bukaerako fasea izango da showcooking formatuan eta profesionalez osatutako epaimahaiak irabazleak erabakiko dituzte.

Hamaika Telebista