Arababus eta eskualdeko garraioko linea guztietan debekatu dituzte patinete elektrikoak
Gizartea
2024, ots. 06 - 09:02
Segurtasun arazoak direla eta Arabako Foru Aldundiak debekatu egin ditu patinete elektrikoak Arababus eta eskualdeko linea desberdinetan sartzea. Orain dela aste gutxi ekin zioten debeku honi hainbat garraiobidek, Metro Bilbao, Euskotren eta Bizkaibus barne. Oraingo honetan Araban izango du eragina debeku honek, izan ere, patinete zein monozikloak debekatu dituzte.
Debeku hauetatik kanpo geratzen dira mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak, baita bizikleta elektrikoak ere.