Arabak San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak berreskuratu ditu aurten
Gizartea
2022, api. 27 - 18:04
Arabako jaiak ohiko egitaraua berreskuratzen ari dira, bi urteko geldialdiaren ostean. Oraingoan San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien txanda da. Apirilaren 22an abiatu ziren ospakizunak, urteroko pregoiaren bidez, eta maiatzaren 1era bitartean iraungo dute. Fanfarre Eguna eta gastronomia lehiaketa izan dira asteburuan, eta datozen egunetan, besteak beste, danborrada, erromeria eta Desagrabioen azoka izango dira jarduera nagusiak.